Akordioa lortu, eta greba bertan behera geratu ondoren, gaur ekingo diote lehiari Athleticek eta Eibarrek. Bigarren jardunaldiko partida jokatuko dute. Bizkaitarrek neurketa zaila dute hasteko, Atletico Madrilen zelaian ariko baitira (12:00, DAZN eta Gol). David Aznar entrenatzailearen eta hainbat jokalariren estreinakoa izango da. Zuri-gorriek gora egin nahi dute denboraldi honetan.
Eibar, berriz, maila nagusian ariko da berriro, urtebetez Bigarren Mailan jokatu eta gero. Yeray Martinek entrenatutako taldeak oso argi du helburua: mailari eustea. Eta asmo horretan aurkari izan daitekeen talde baten kontra jokatuko du: Levante las Planas (12:00, DAZN). Eibartarrak Ipuruan ariko dira, eta etxekoen babesa izango dute.