Reala eta Athletic nor baino nor hobeto aritu dira Euskal Herria Kopako finalean, Zarautzen (Gipuzkoa). Bosgarren aldiz antolatu dute Euskal Herriko talderik onenak biltzen dituen txapelketa, eta, aurten, Realak, Athleticek, Gasteizko Aurrerak eta Oiartzunek hartu dute parte.
Athleticek laugarren aldiz irabazi du kopa. Hutsean amaitu dute bi taldeek lehen zatia; bigarrenean, ordea, Joana Flavianok aurretik jarri ditu zuri-gorriak markagailuan, falta jaurtiketa baten bidez gola eginda. Realak emaitza berdindu ahal izan du, baina markagailua ez da berriro mugitu.
Bi finalerditan zehaztu zen finala: Athleticek penaltietan irabazi zion Oiartzuni, eta Realak 4-0 eko emaitzarekin menderatu zuen Aurrera.