Aise eskuratu du Athleticek Euskal Herriko kopa, Realaren aurkako finala 3-0 irabazita. Seigarren aldia da kopa antolatzen dena. Aurtengo txapelketan Realak, Athleticek, Gasteizko Aurrerak, Oiartzunek, Ardoik eta Añorgak hartu dute parte.
Athleticek bosgarrenez irabazi du Euskal Herriko kopa. Lehen ordu laurdenean lortu du Athleticek markagailuan aurretik jartzea: bosgarren minutuan sartu du lehen gola Eunate Arraizak, eta hamabigarrenean bigarrena Maite Orozek. Partida amaitzear zela bere bigarren gola sartu du Arraizak, eta 3-0 irabazi dute zuri-gorriek.