Bihar emango dute ezagutzera erabakia Athleticeko jokalariek. BERRIAk jakin duenez, jokalari zuri-gorriak aspaldian zebiltzan amaren abizenarekin jokatzeko gogoz, eta azkenean bihar egingo dute, 21:00etan, Celtaren aurka, Vigon.
Hamaikakoa osatzeko hainbat zalantza dituela esan zuen Marcelo Bielsak atzo, eta sei jokalari titular ziur izango direla dakien arren, besteekin zalantzak dituela aurreratu zuen. Edonola, ezohiko hamaikakoa izango da jokalarien bigarren abizenekin osatutakoa:
Honako hau izan daiteke hasierako hamaikakoa: Moreno (Iraizoz); Sagarna (Iraola), Dominguez (San Jose), Imaz (Ekiza), Borde (Aurtenetxe); Nausia (Gurpegi), Arana (De Marcos), Derteano (Iturraspe); Laskurain (Susaeta), Perez (Ibai) edo Goñi (Muniain); eta Zubeldia (Aduriz).