'Zubiaurre auzia'

Athleticen aurkako zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Gaur plazaratu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Sozial arloko aretoak =iZubiaurre auziri=i buruzko epaia. Realarekin indarrean zuen kontratua hausteagatik, Iban Zubiarre jokalariak eta Athleticek, subsidiarioki, Realari bost milioi eurotako kalte-ordaina eman behar diotela, hain zuzen.

2006ko urriaren 18a
15:47
Entzun
Bi aldeek, helegitea jarri zuten Donostiako epaitegiak hartutako erabakiaren aurka. Athleticek eta Zubiaurrek kalte-ordainaren kopurua handiegia iruditzen zitzaielako. Eta Realak, berriz, kalte-ordainak 30 milioi eurokoa behar duela izan uste duelako. Izan ere, etete klausula hori zuen jokalariak.

Gaur, EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Donostiako Sozial arloko epaitegi batek martxoaren 9an hartutako erabakia. Horrenbestez, Iban Zubiarre jokalariak eta Athleticek, subsidiarioki, bost milioi eurotako kalte-ordaina eman beharko diote Realari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.