Aurkari gogorrari egin beharko dio aurre Athleticek UEFAko lehen jardunaldian. Turkiako Trabzonspor taldeak duela aste batzuk ekin zion bere herrialdeko txapelketari eta txapelketako hiru partida jokatu dituztenean, Trabzonspor taldea da liderra. Era berean, talde turkiarrak Txapeldunen Ligako kanporaketak jokatu ditu baina Dinamo Kievek txapelketatik kanpo utzi zuen.
Zozketako erabakiaren berri jakin bezain pronto, futbol turkiarra “oso lehiakorra” eta Trabzonspor taldea “zaila” dela adierazi du Athleticeko kirol zuzendariak, Andoni Zubizarretak. Itzuliko partida San Mamesen jokatzea “abantaila” dela azpimarratu du Zubizarretak.
Futbola
Athleticen UEFAko lehen arerioa Turkiako Trabzonspor izango da
Gaur egin dute UEFAko zozketa Monacon. Athletici Turkiako Trabzonspor taldearen kontra jokatzea tokatu zaio, lehen partida. Irailaren 16an jokatuko dute, Turkian, eta itzulikoa, irailaren 30ean, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu