Athletici Superligan lehen aldiz irabazita (1-2), lider jarri da Reala

Lagunak-ek huts egin du Eibarren (0-0), eta nafarrak bigarren daude orain, Realarengandik puntu batera

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Egurra jaso hasieran; gutxigatik galdu gero; berdinketak eskuratu atzetik; eta irabazi azkenean. Reala Superligan Athletici irabazi ezinik ibili da azken denboraldietan, baina txuri-urdinek atera dute arantza hori. Denboraldi-aurrean, Iruñean, Realak irabazi zion Athletici, baina Superliga beste gauza bat da. Herenegun, Lezaman, Maialen Zelaiak sartu zuen 0-1ekoa, 2. minutuan. Hori bai, Athleticek berehala berdindu zuen partida, 9. minutuan, Beristainen golari esker. 35. minutuan Tzibik zutoinera bidali zuen baloia, buruz, eta bi taldeak berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira. Herrerok sartu zuen txuri-urdinen bigarrena, 60. minutuan, eta Athletic ez zen gai izan markagailua iraultzeko.

Donostiarren lehen kolpea izan zen hori, eta bigarrena Eibarrek eman zuen, Lagunak ordura arteko liderraren aurka berdintzeko gai izan zelako. Nafarrek huts egin zuten Eibarren, eta bigarren daude orain sailkapenean, 11 punturekin, Realaren atzetik (12 puntu). Athletic hirugarren dago, 9 punturekin, eta Eibar seigarren, hiru punturekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.