- "Taldean jendea eroso bihurtu da, anbiziorik gabe jokatu du, eta hori onartezina da. Talde moduan gustatu ez zaizkidan gauzak ikusi ditut, eta horrek arduratzen nau. Dena ematen duten jokalariak eduki nahi nituzke".
- "Haserre ez, atsekabetuta nago. Jarrera eta talde mailako arazoak konpontzea ez da erraza".
- "Konforme nago denboraldiarekin, helburu nagusia ACBn jarraitzea zelako; lasai antzean lortu dugu".
- "ACBn egonkortzen ari gara, urtez urte. Lorpen handia da hori".