Reala "ahots askoren batura" da, eta ereserkiak "ahots horiek guztiak ordezkatu beharko" lituzke. Ideia hori izan du abiapuntu Realak bere ereserkia moldatzeko erabakia hartzerakoan.
Ohar bidez azaldu duenez, “emakumezkoen taldeek ere defendatzen dute Realaren armarria, eta harmailetan gero eta emakume gehiago egoten dira, eta taldeak zelai barruan zein kanpoan hainbeste behar duen jokalari handi horren parte, hamabigarren jokalariaren parte dira".
Horregatik, Realak ereserkia aldatzea erabaki du: "Aurrera mutilak" esan ordez "Aurrera Reala" esateko unea dela ziurtatu du. "Denok osatzen dugu Reala. Realekoak izateagatik eta defendatzeagatik harro dauden gizon-emakumeak".
Realaren ereserkiaren egilea Ricardo Sabadie da. 1970ean egin zuen.
Ez da soilik ereserki berria, Realak zalei prestatutako omenaldia bada ere. Elkarrekin indartsuagoak garelako. Aurrera Reala!#NIKEZDUTBIGARRENTALDERIKpic.twitter.com/jkGIeGYlhT
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 2018(e)ko urriaren 30(a)
Taldeak 170 zaleren ahotsak nahastu ditu ereserki berriaren grabaziorako.
"Realaren himnoa agertoki batean jo eta entzuteko pentsatuta zegoen. Nahi duguna da agertokitik atera eta Anoetako harmailetara eraman, denok batera kantatzeko, zutik, klubaren eta taldearen alde jokatuko duten futbolarien aldeko errespetuaren erakusgarri", adierazi du taldeak.