Futbola

Aurtenetxe, Arrate eta Urkijo presidente ohien babesa jaso du Urrutiak Athleticeko presidentetzarako

Hainbat jokalari ohik ere atxikimendua eman diote hautagaitzaren aurkezpenean.

2011ko ekainaren 13a
17:39
Entzun

Josu Urrutia Athleticeko jokalari ohi eta lehendakaritzarako hautagaiak babes garrantzitsua jaso du gaur Athleticeko presidente izateko. Pedro Aurtenetxe, Jose Mari Arrate eta Ana Urkijo klubeko presidente ohiek, Ernesto Valverde jokalari eta entrenatzaile ohiak eta Mikel Lasa, Ritxi Mendiguren, Andoni Imaz, Genar Andrinua, Aitor Larrazabal eta Joseba Etxeberria jokalari ohiek babesa eman diote gaur Urrutiari, Bilbon, hautagaitza aurkeztu duen ekitaldian.

Valverde ekitaldian izan bada ere, Urrutiak ez du oraindik argitu nor aukeratu duen presidente izanez gero Athleticeko entrenatzaile izateko. Ibaiganeko zuzendaritza osatzeko bere taldea bai, ordea: Jose Angel Corres, Ramon Alkorta, Jon Muñoz, Javier Aldazabal, Laura Martínez, Xabier Perez, Izaskun Larrieta, Yolanda Lazaro, Alberto Uribe-Etxebarria, Angel Gorostidi, Borja Lopez, Juan Arana, Silvia Muriel eta Jokin Garatea. "Talde honek berme osoa ematen dit".

Baloreak, konpromisoa, esperientzia eta gaitasuna aipatzen ditu Urrutiak bere leloan, eta Athleticen "anbizioa" izan behar duela azpimarratu du. 

Euskaraz eta gazteleraz mintzatu da agerraldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.