Aurtenetxe: «Ni ere joango nintzateke Old Traffordera»

Jon Aurtenetxe, korner bat errematatzeko ahaleginean. L.J. / ARP.
2012ko martxoaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ATHLETIC. Jon Aurtenetxek Manchesterrera joango diren 7.000 athleticzaleak ondo ulertzen dituela azaldu zuen atzo. «Zalea banintz, ni ere saiatuko nintzateke Old Traffordera joaten, guretzat den bezala, zaleentzat ere ametsa da». Oraindik partida ikusteko sarrerak salgai daude San Mameseko leihatiletan, Athleticek gehiago eskatu zituelako, halere, oso zail dago Euskal Herri ingurutik hegaldiak aurkitzea. Taldeari dagokionez, gaur abiatuko da, 17:30etan, eta goizetik entrenamendua egingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.