Azkenean etzi jokatuko da New Yorkeko maratoia
ATLETISMOA. New York astindu duen urakanak koloka utzi zuen hiri horretako maratoi sonatua, baina Michael Bloomberg alkateak atzo jakinarazi zuen etzi jokatuko dela proba, aurrez ezarritako egunean. Urtero 50.000 korrikalari inguruk parte hartzen dute maratoi horretan, eta hiriko bost auzoetatik barrena ibiltzen dira. Hori bai, parte hartzaileei zentzuz jokatzeko eskatu die alkateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu