Baionak ezin izan zuen atzo bere pario eroa bete, eta galtzaile itzuli zen Castrestik, Top 14ko liderraren etxetik. Oraindik jaitsiera postuetatik kanpo daude xuri-urdinak, baina, atzoko porrotaren ondorioz, oso hurbil dute orain azken aurreko postua, puntu bakarrera, hain zuzen ere. Montaubanek Albin irabazi izanak ez die mesede egin baionarrei mailari eusteko borrokan, Montpellierek eta Bourgoinek galdu egin duten arren.
Baionarrek haien minuturik onenak lehen zatian izan zituzten. Hortzak erakutsi zituzten hasieratik, eta Lafiten entsegu bati esker markagailuan aitzina ere hartu zuten: 7-10. Hasiera ezin itxaropentsuagoa, aurrez aurre txapelketako lehen sailkatua zutela kontuan hartuta.
Lehen zati on hori ez zen aski izan, ordea. Castresek talde indartsua dauka. Aukera asko zelaiko postu bakoitzerako, eta aukera horri esker irabazi zuen partida. Lehen zatian Bonello aztalkariak baliatu zuen aitzinekoen lana. Bigarren zatian Tekori 120 kiloko hirugarren lerroak sartu zuen berea. Aitzinekoek zuloa egin zuten, eta Teuletek biribildu zuen markagailua zangoz, bukaerako 26-10ekoa ezarri arte. Baionak Toulonen zelaian jokatuko du Top 14ko hurrengo partida, apirilaren 3an.
Castres 26
Baiona 10
Castres. Forestier (Hoeft, 52. min.), Bonello, Coetzee (Saayman,52. min.); Rolland, Kulemine;Caballero, Diarra (Tekori, 54. min.), Masoe; Albouy (Sanchou, 70. min.), Mc Intyre; Andreu, Audrin(Nell, 73. min.), Cabannes,Nicolas (Denos, 76. min.); Teulet.
Baiona. Iginiz (Perugini, 60. min.), Hegi (Roumieu, 52. min.),Avril (Blake, 46. min.);Lafitte (Tewhata, 46. min.),Martin; Puricelli (Deen, 60. min.), Bernad, Haare; Gartzia,Edmonds (Fauque, 70. min.);Gerber, Gower (Lacroix, 24. min.), Mazars, Peyras; Elhorga.
Markagailua. 0-3; 7-3; 7-10(atsed.) 10-10; 10-13; 10-20; 23-10; 26-10.
Epailea. Jean Luc Rebollal.
Baionak, asko borrokatu den arren, ezin izan du ezertxo ere egin Castresen kontra
Lehen zatian aitzina hartu dute baionarrek, baina Castres liderrak taldearen indarrari esker irabazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu