Castres. Taumoepeau, Rallier, Wihongi; Capo Ortega, Tekori; Caballero, Masoe, Diarra; Lacrampe, Bernard; Andreu, Cabannes, Evans, Martial; Teulet.
Baiona. Iginiz, Roumieu, Boyoud; Boutaty, Chisholm; Flavell, Haare, Puricelli; Philips, Boyet; O´Connor, Gerber, Lacroix, Rokocoko; Huget.
Markagailua. 0-3; 0-6; 3-6; 6-6; 6-9; 13-9; 20-9; 23-9; 23-12 (atsedenaldia)23-15; 26-15; 31-15; 31-22; 31-29.
Epailea. Sebastien Cloute. Txartel horia Gerberri (62. min.).
Ikusleak. 9.000.
Borobilean, saltoka eta bata besteari zorionak irribarretsu emanez. Horrela bururatu du Baionak denboraldia. Sam Gerberrek azken minutuan sartutako entseguak, gibelekoak eginiko partida bikainaren sari, jokalariek beren artean hitzarturiko kontratu morala bete zuen, eta taldeak Top14an jarraituko du.
Briveren eta Clermonten arteko partidan gertatzen zena gertatuta ere, Baionak defentsako puntua sartuz mailari eustea segurtatuko zuen. Gerberren entseguak puntu hori eman zion. Azkenean, beharrik gabe, bizkitartean Brivek astindua jaso baitzuen Clermonten (54-10). Gaitz erdi, baionarrek erraten ahalko baitute beraiek irabazi dutela hurrengo sasoian Top14an jarraitzea, eta ez beste taldeek galdu dutela eskubide hori.
Miarritzen bezalatsu, Top14ko azken partidak nota onarekin bukatu ditu Baionak. Sasoi osoan ezinean aritu ondoren, Miarritzeren aurkako derbian iratzarri zen, eta azken partidak oso ongi jokatu ditu. Jokalarien artean giro ona nagusitu da, eta pixkanaka egiazko talde baten itxura hartzen ari da Baiona.
Hurrengo sasoirako seinale ona? Goizegi da erantzuteko, baina Castresen jokatutako partidaz satisfos egon daiteke Baiona. Castresek, finalerdietarako promozio partida etxean jokatzeko, irabazi beharra zuen. Haren helburua Top14an ezustea ematea da. Serio aritu zen etxeko taldea, baina Baionak ederki erakutsi zizkion hortzak.
Defentsan ongi blokeatu zuen Castres eta aitzinean nagusitu zen. Uztartzean, joan zen astean bezala, Baiona izan zen onena, Iginizi esker batik bat, berriz ere bikain aritu zelako. Aitzineko sendotasunari eutsiz, bakantzetara joateko tenorea da orain. Ea burua freskatuta itzultzen den taldea.
Castres 31. Baiona 29
Baionak etxeko lanak egin ditu defentsako puntua eskuratuz
Brivek astindua jaso du, baina baionarrek beren kabuz lortu dute mailari eustea, Castresen etxean gutxigatik galduz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu