ZIZTU BIZIAN

Bakarrik

Xabier Usabiaga.
2004ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Horixe da, nolabait esanda, erlojupeko espezialista diren eta ez direnen arteko desberdintasuna. Jaiotzez sen hori dutenak oso ondo egokitzen dira ibilbide eta esfortzu maila guztietara, beti neurri egokia ematen dute. Garapena, hanken jokoa, esfortzu maila, auspoa, jarrera, kontzentrazioa... denean asmatzen dute. Ez dutenak, izan daitezke arestian aipatutakoak baino eskalatzaile edo ordokizale hobeak, eta elkarren parean jarrita haiek gailenduko dira segur aski, baina, bakarrik utzita ez dute ezerkin asmatzen. Oraintxe bizi-bizi, biziegi, eta hurrena motel-motel, motelegi.Adibideak atzo ikusi genituen. Santos Gonzalez ez da Basso baino eskaltzaile hobea, baina... Michael Rogersen berri ez dugu izan orain arte, baina atzo ondo jardun zuen (12.) Mikel Astarloza Francisco Manceborengandik aparte samar ibili da orain arte, baina atzo... Gabezia horren kolperik handiena Ivan Bassok hartu zuen, eta ondorioak oso latzak izan daitezke. Bigarren postua gal lezake. Andreas Kloden eta Jan Ullrich alemaniarra dezente gerturatu zaizkio, gehiegi, gauza onerako. Larunbateko erlojupekoa (55 kilometro) aintzat harturik Bassok Klodeneniko duen minutu eta 15 segundoko aldea bakarrik ez, hortzak ere gal ditzake. Ullrich urrutirago dauka, lau minutu eta zazpi segundora. Ullrichek iaz sei minutuko aldea atera zion Bassori lehenbiziko erlojupekoan. Bigarrenak zerikusi gutxi izaten du aurrenekoarekin sarritan, aldeak txikiagoak izaten dira, eta hori ere bistakoa da, Bassok minutu bat eta 51 segundoko atzerapena baino ez baitzuen izan bigarrenean. Jan Ullrichek badaki larunbatean Bassori lau minutu jatea oso izango duela zaila, beraz, uste dut, gaurko azken mendatean berebiziko ahalegina egingo duela Bassorengana gerturatzeko. Hiru minutura jartzea nahikoa izan bide du, berriro, podiumean izateko. Dabilela argi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.