«Baldintzarik gabeko babesa» eskertu die Fernando Llorentek zaleei

Denbora askoan isilik egon ostean, egoera ez dela erraza aitortu du Athleticeko aurrelariak, Facebook bidez

Erredakzioa
Bilbo
2012ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Fernando Llorentek hasieratik jokatu zuen herenegun Eibarren aurka. Marka da gero, baina albistea da hori, denboraldi honetan lehenengo aldiz hartu zuelako erabaki hori Marcelo Bielsa entrenatzaileak. Kazetarien aurrean mutu jarraitzen du errioxarrak, baina atzo, Facebook bidez, mezu labur bat helarazi nahi izan zien zale zuri-gorriei —irailaren 20an idatzi zuen azken aldiz—. «Eskerrik asko ematen didazuen baldintzarik gabeko babesagatik», idatzi zuen Llorentek. «Egoera ez da erraza». Athleticek Granadan jokatuko du bihar, ligan, 19:45ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.