Claudio Bravo
Bere zutoinetik sartu zioten bigarren gola. Ohi baino zalantza gehiago sortu zuen atzean.
Carlos Martinez
Ohi baino gutxiago egin zuen gora, eta sufritu egin zuen Son eta Boenischekin. Oldarkor beti.
Mikel Gonzalez
Huts asko pilatu zituen, eta berea izan zen lehen goleko falta. Mailarik onenetik urrun.
Iñigo Martinez
Behetik gora. Kosta egin zitzaion partidan sartzea, baina sendo amaitu zuen jokoan.
Alberto De la Bella
Nekaezin. Aukera asko eskaintzen du erasoan. Sendo atzean, eta bizi zelai erdia igarotakoan.
Gorka Elustondo
Berritasun nagusia. Partida serioa. Aurkariaren areara iritsita, aukera on bat eduki zuen.
Markel Bergara
Partida handia jokatu zuen, baina inoiz egin ezin den falta egin zuen 92. minutuan. Pena.
David Zurutuza
Harrigarri. Beste zerbait ematen dio taldeari. Aldaketa eskatu behar izan zuen amaieran.
Carlos Vela
Itzalita lehen zatian, oso bizi bigarrenean. Penaltia huts egin zuen. 1-2koa eduki zuen.
Antoine Griezmann
Aurrealdean berak sortu zuen arrisku gehien. Mugikortasun handiarekin. Ari da pizten.
Haris Seferovic
Gol aukera gutxi izan arren, partida txukuna. Bizkarrez eta baloia eusten, oso fin. Gola falta.
Imanol Agirretxe
Lo hartu zuen 1-2koa izan behar zuen jokaldian. Gainerakoan, txikun. Pase ona Griezmanni.
Chory Castro
Oso minutu gutxi eta ia aukerarik ez. Galdu egin zuen ukitu zuen baloi bakarra.
Javi Ros
Zelairatu eta gola jaso. Pausorik ere ez zuen eman ia. Denbora galtzekoa zen aldaketa.
Jagoba Arrasate
Asmatu egin zuen hamaikakoarekin, baina kosta egin zitzaion aldaketak egitea. Zorte handirik gabe jarraitzen du.
Banan-banan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu