BARRA MUTURREAN. Quosque tandem?

IBON GAZTAñAZPI
2008ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Liburuak, bidaiak, lan kontratuak, maitemina edo bizitza bera bukatzen den bezala, arraun denboraldia ere amaituda. Akabo entrenamenduak, estropadak,autobusak, mekaguendios-ak eta koloretako arropa mengelak. Udazkena hasi da eta arraunlariok gizendu egin behar dugu, ardoa edan lasai, mendi bueltak eta siestak egin, IKEAra joan, hamarreko joaldiak utzi eta hogeikoei ekin, 21:00etako albistegia ikusi, oporrak hartu, kanutoak erre, ezkontzetara joan... Baina, batez ere, arrauna ahaztu behar dugu,bukatu diren istorio guztiak bezala.

Gertaturikoa memorian galtzen utzi aurretik, baina, komeni da egindakoa aztertzea eta ebaluatzea, Arrasateko kooperatibetan-eta egiten duten bezala. Zer utzi digu bada, 2008ko denboraldiak? Batik bat, nekea kristorena. 7 hilabetez entrenatu ostean, ekainean estropadak hasi zirenetik ia 30 lehia jokatu ditugu; bizitza puskak utzi ditugun 30 borroka. Eta hori ez da ona ez bihotzarentzat ez buruarentzat; ez da naturala. Baina segur aski, gu gara naturalak ez garenak, arraunlariak; zirkoak funtziona dezan ezinbestekoak garen bakarrak. Edozer onartzen dugunak. Esaterako, larunbatean Bermeokoa. Sekula ez dut ikusi halako ontzi kaosa estropada eremu baten barruan. Asier Zurinaga antolatzaile petoa jantzita ontziak atzeratu ezinik; gu Ertzaintzari laguntza eske; jendea arraunlariei putakumeka, hauek irten nahi ez zutelako; epailea baina, zer gertatzen da? galdezka; eta TKEko kudeatzaileak, Orioko estropadan VIP gonbidatuentzat pintxorik ez zegoelako sutan jarri zirenak, isilik. Gaizka Garmendiaren hitzetan, sekula ikusi duen antolakuntzarik txarrena. Quosque tandem Catilina, abutere, patientia nostra?(Noiz arte jo behar diguzue adarra?).Arraunlariok antolatzen ez garen bitartean jai daukagu.

Baina orain jai daukagunezeta hau azkeneko zutabea denez, ez gara haserretu edo tristetuko. Gainera, hurrengo urtean Fofito ere TKEn izango dugu, eta horrek joko handia emango digu.

Eskerrak BERRIAri, kiroletakoei eta, batez ere, txoko honetara arrimatu zareten guztiotako bakoitzari. Gustura bizi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.