Barriola da faborito gaur, Retegi Biren aurka, lehen final-laurdenean

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Abel Barriolak eta Julen Retegik Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako lehen partida jokatuko dute gaur, Beasainen (22:15, ETB1). Txapelketako lehen partida izango da Barriolarentzat, eta, hala ere, apustuak haren alde irtengo dira. Retegirentzat, berriz, bigarrena da, iragan astean Aritz Lasa kanporatu baitzuen (22-16). Irabazlea finalerdietarako ligaxkarako sailkatuko da.

Barriolak eta Retegi Bik hiru aldiz egin dute topo kaiolan, hirurak Eibarren, eta hiruretan Barriolak irabazi zuen. Aurrenekoa 2008ko txapelketako final-laurdenetan izan zen, eta leitzarra 22-12 nagusitu zen. Bigarrena iazko Nafarroako txapelketan eta Barriolak garaipen erraza lortu zuen (22-9), sakearekin min handia eginez. Azkenekoa, berriz, iazko final-laurdenetan irabazi zuen (22-14). Partidaren aurretik 2. Mailako txapelketakoa jokatuko dute Rico IV.ak eta Mendizabal III.ak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.