Baskonia-Zenit partida ez da jokatuko
SASKIBALOIA. TD Systems Baskonia-Zenit gaurko partida ez da jokatuko. Errusiarrek hamahiru COVID-19 kasu positibo dituzte: zortzi jokalari, eta bost kide. Zortzi jokalari behar dira partida jokatzeko, eta ez dituzte. Euroligak utzi du partida bertan behera, eta erabaki egin beharko du zein neurri hartu. Araudiak dioenez, galdutzat eman behar zaielehia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu