Baskoniak berriro irabazi du, Zeniten aurka: 70-60

2019ko azaroaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SASKIBALOIA. Aste zaila zuen Kirolbet Baskoniak: CSKA Mosku, Zenit San Petersburgo eta Valentziaren aurka jokatuko zuen etxean. Lan ona egin ezean, arrisku bizian egongo zen Velimir Perasovicen geroa. Bada, jokatu ditu lehen bi partidak Gasteizko taldeak, eta irabazi egin ditu biak. Asteazkenean, CSKAri nagusitu zitzaion, eta atzo Zeniti: 70-60. Horri esker, berdindu egin du estatistika Euroligan: bost partida irabazi ditu eta beste bost galdu. Lasaitua hartu dute Baskoniak eta Perasovicek. Bihar, astea biribil dezakete arabarrek, ACB ligan Valentzia mendean hartuta.

Atzo ez zuten partida ikusgarririk egin. Boladaka jokatu zuten, baina horietako bat harrapatu zuten azken laurdenean hamahiru punturen aldea lortu eta neurketa erabakita uzteko: 57-44. Xengelia eta Diop izan ziren onenak Baskonian.

ACB ligan, Retabet Bilbao Basketek hamargarren jardunaldiko partida jokatuko du gaur, 20:30ean, Unicajaren aurka, Malagan (Espainia). Bizkaitarrak konfiantzaz gainezka dira, Real Madrili Miribillan irabazi eta gero. Gaur bigarren garaipena nahi dute jarraian.

Espainiako Ohorezko Mailan, IDK Gipuzkoak eta Lointek Gernika Bizkaiak Campus Promete eta Ensino hartuko dituzte; RPK Araskik, berriz, Perfumerias Avenidari egingo dio bisita. 18:00etan hasiko dira hiru lehiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.