SASKIBALOIA. Lehen hiru partidak irabazi ostean, Baskoniak bigarren neurketa galdu du erreskadan Euroligan. Arabarrek 26 punturen aldeaz galdu zuten atzo Asvel Villeurbannen pabiloian: 87-61. Frantziarrek hasieratik izan zuten partidaren aginte makila. Atsedenaldian jada hemezortzi puntuz atzetik zegoen Baskonia: 48-30. Erasoan ez zuen denboraldi honetan izaten ari den eraginkortasunaerakutsi Arabako taldeak, eta hori baliatu zuen Villeurbannek.
Bestalde, Ohorezko Mailan, bi euskal talderen txanda izango da gaur, eta biek ala biek neurketa zailak izango dituzte. Araskik Valentziari egingo dio bisita (18:15), eta Gernikak Gironari (20:00). Bi taldeak ligako indartsuenetakoak dira.
Araski eta Valentzia berdinduta daude sailkapenean, bi garaipenekin eta beste bi porrotekin. Gernikak ere beste hainbeste garaipen ditu, baina Gironak ez du neurketarik galdu oraindik ligan. Dena den, bizkaitarrak Eurokopan lortutako garaipenak hauspotuta iritsiko dira.
Baskoniak galdu egin du Asvelen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu