Baskoniak lan oso zaila izango du gaur Olympiakosen pistan

Xengeliak eta Grangerrek ezin dute jokatu, baina Garinok bidaiatu du. 12 urte dira Pireon irabazi gabe.

2019ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SASKIBALOIA. Baskoniak gutxien maite duen Europako pistetako batean jokatuko du gaur Euroligan (20:00). Hamabi urte dira ez diola Olympiakosi bere etxean irabazten, eta gaur bolada hori eteten saiatuko da Pireon. Ez dirudi, dena den, hori lortzeko egun onena denik, Tornik Xengelia eta Jayson Granger min hartuta baitaude. Hala ere, guztiak ez dira albiste txarrak, Patricio Garinok taldekideekin bidaiatu duelako eta baliteke jokatzeko moduan egotea. Olympiakosi dagokionez, bolada onean dago, Gasteizko taldeak baino hiru garaipen gehiago ditu, eta Euroligako azken bederatzi partidetatik zazpi irabazi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.