Pilota

Beginok 22-7 irabazi dio Pascuali

Koka izango du kontrario hurrena Lehen Mailako Eskuz Banakako Txapelketan.

2008ko apirilaren 7a
18:42
Entzun
Aritz Beginok aise irabazi dio gaur arratsaldean Iñigo Pascuali Lehen Mailako Eskuz Banakako Txapelketako kanporaketa: 22-7. Tolosan (Gipuzkoa) jokatu dute partida, Beotibarren.

Hasieratik izan da nagusi Begino, 5-0 jarri delako aurretik, gero Pascual 5-3 ipini bada ere. Bederatzi tanto egin ditu saketik Beginok.

Hurrengo kanporaketan Juantxo Koka izango du kontrario, asteburuan -oraindik ez dute jarri eguna-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.