Beñat Intxausti: «Euskal Herriko Itzulian ez parte hartzeak mesede egin dit orain»

Italiako Giroa larunbatean hasiko da, eta Movistarreko taldeburua «fresko» eta «indarrez» iritsiko da

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Beñat Intxausti «etapa bat» lortzeko helburuarekin eta «moralez gainezka» abiatuko da heldu denlarunbatean Italiako Girora. Movistar taldeko zerrendaburu gisa doa, eta, atzo esan zuenez, sasoi onean dago. «Bi hilabete neramatzan lehiatu gabe iragan astean Asturiasko Itzulia irabazi aurretik, eta hankek oso ondo erantzun dute». Bere ibilbideko lehen garaipen handiaren ondoren, anbizioz dago, «fresko eta gose» zehaztu du. «Euskal Herriko Itzulian ez parte hartzeak sasoi onean iristeko modua eman dit».Movistarrek eramango duen euskal txirrindulari bakarra izango da, eta Jose Luis Arrieta etaJose Luis Jaimerena izango dira zuzendariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.