Erabakita geratu da nork jokatuko dituzten lau eta erdiko finalerdiak. Lehendik sailkatuak ziren Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak Altuna III.a eta Bengoetxea VI.a izango dituzte aurkari hurrenez hurren.
Logroñon jokatu dute Bengoetxea VI.ak Victorrek. Leitzakoak nahikoa zuen hiru puntuko aldea ateratzea finalerdirako sailkatu ahal izateko. Bi pilotariak oso berdinduta joan dira azkeneraino, baina azkenean Bengoetxearentzat izan da hurrengo partidarako txartela.
Tolosan, berriz, gogor aritu dira Ezkurdia eta Altuna. Bigarrenak aurrea hartu dio hasieratik aurkariari, baina gertutik jarraitu du Ezkurdiak berak ere. Ordea, azkenean Amezketakoarentzat izan da garaipena.