Bengoetxea VI.a edo Arretxe II.a, bietako bat izango da finalerdietan
Bi aurrelari nafarrak aurrez aurre izango dira gaur, Labriten, final-laurdenetako partida erabakigarrian
Final-laurdenetako ligaxkako lehen bi jardunaldiek gauza asko argitu dituzte, baina ez denak. Zehaztu gabe dago Pablo Berasaluze eta Aimar Olaizolarekin batera finalerdietan ariko diren beste bi pilotarien izenak. Gaur askatuko da lehen korapiloa, Labriten. Oinatz Bengoetxeak eta Iker Arretxek jokatuko dute elkarren aurka, sailkatu nahian. Bi aurrelari nafarrek partida bat irabazi dute ligaxkan, eta beste bat galdu: biek irabazi egin zioten Xalari, eta biek galdu zuten Olaizola II.aren aurka. Gaurko irabazleak Berasaluze VIII.a izango du aurkari finalerdietan. Leitzakoak eta Luzaidekoak ez dute inoiz elkarren aurka jokatu buruz buru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu