Bengoetxea VI.ak aukeraketan egingo du azkeneko proba

Leitzakoak hautsia du eskuin eskuko hatz adierazlea, eta, jokatuko ez balu, Victor sailkatuko litzateke zuzenean

2017ko urriaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Emozioz betetakoa izango da lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkako azken saioa. Partidetan gerta daitekeenari aukeraketetan jaso daitekeena gehituko zaio. Izan ere, Oinatz Bengoetxeak etziko aukeraketan egingo du azken proba igandean Logroñon Victor Estebanen aurka joka dezakeen jakiteko. Leitzakoak hautsi egin zuen eskuin hatz adierazlea, Danel Elezkanoren aurka. Jokatzeari uko egingo balio, Victor sailkatuta legoke multzoburu gisa. Aimar Olaizola eta Elezkano II.a, berriz, bigarren izateko lehiatuko lirateke larunbatean, Iruñean. B multzoan, berriz, Mikel Urrutikoetxea sailkatuta dago. Altuna III.a edo Ezkurdia izango da bestea. Igandean ariko dira Tolosan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.