Eskubaloia

Bera Berak zorte txarra izan du EHFko zozketan

Brest Bretainiaren aurka jokatuko du. Frantziako ligako talderik indartsuenetakoa eta 2. Mailan egonda Kopa irabazi zuena.

Bera-berak irailean jokatutako partida bat. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko urriaren 25a
12:10
Entzun

Super Amara Bera Berak Brest Frantziako Ligako taldearen aurka jokatuko du EHF Kopako 3. kanporaketan. Joaneko partida Donostian izango da, azaroaren 12an edo 13an, eta itzulikoa Bretainian, azaroaren 19an edo 20an. Txapeldunen Ligatik eroritako taldea izan arren, Bera Berak ez du zorterik izan aurkari gogorra egokitu baitzaio.

Brestek jokalari handiak ditu, besteak betse, Allison Pineau, Marta Mangue, Melinda Geiger eta Cleopatre Darleux. Talde handia izandakoa da, baina arrazoi ekonomikoengatik jaitsi ondoren, iragan sasoian 2. Mailan jokatu zuen. Eta, 2. Mailan egon arren, Frantziako Kopa irabazi zuen, eta Lehen Mailara igo. Kopako txapeldun bezala ari da EHF Kopan. Aurreko kanporaketan, Madeira Portugalgo taldeari irabazi zion, eta etxeko partidan 3.848 ikusle bildu ziren.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.