Eta, honekin, zortzigarrena. Espainiako Superkopa irabazi du zortzigarrenez Donostiako Bera Bera taldeak. Malagan jokatu dute finala, Costa del Sol Malagaren aurka, eta 25-26 gailendu dira partida nahiko parekatu batean. Bera Bera, aurretik jokatutako hiru finaletan, esku hutsik itzuli zen Donostiara, baina, laugarrenean, asmatu dute.
Finala kaskar hasi dute gipuzkoarrek (0-3). Hori izan da bi taldeen golen artean izandako errentarik handiena, eta Bera Berak ere eman dio buelta hasierari: azkar parekatu dituzte golak, eta lehia estua mantendu dute lehen zatian zein bigarrenean. Atsedenaldia iritsi baino lehen, aurretik jartzea lortu du (11-13). Amaiera aldean lortu du Bera Berak hiru goleko errenta (22-25). Malagak ere lortu du horiek berdintzea (25-25). Partida ia amaitu arte ez da izan garaile argirik; 30 segundoren faltan, Bera Berako Shula Gavilanek sartu du azken gola (25-26).
Txapeldunak!!!
— Super Amara Bera Bera (@BalonmaBeraBera) December 18, 2022
Zortzigarren Superkopa!! pic.twitter.com/A5N0QLndY6