Irudia. Hernani
BERRIA, erremontista gazteen aukera
Oriamendi enpresako hamasei erremontista gaztek hartuko dute parte Berria txapelketan. Bihar hasi, eta ekainaren 15era arte luzatuko da. Zortzi bikoteek bi taldetan banatuta jokatuko dute. A taldean, Ansa II.a-Arruarte, Juanenea-Labaka, Segurola-Zaldua eta Otaegi-Garces ariko dira; B taldean, berriz, Azpiroz-Zubiri, Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a, Aldabe-LarraƱaga eta Etxarri-Agirrezabala. Lehen fasea ligaxka bidez garatuko da; gero, finalerdi zuzenak jokatuko dira, eta, azkenik, finala. Finalerdietan sartzen diren pilotariek gazte mailako sanfermin torneoa jokatzeko eskubidea lortuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu