Irudia. Andoain
BERRIA eta Oriamendi, berriro eskutik

BERRIAk eta Oriamendi 2010 Galarretako erremontea kudeatzen duen enpresak beste urtebetez berritu dute lankidetza hitzarmena. Hala, hirugarren urtez jarraian ibiliko dira eskutik. Erremontea sustatzea du helburu akordioak. Argazkian, Barrenetxea VI.a, Zubiri, Goikoetxea V.a eta Ansa II.a erremontistak, eta haien erdian, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, egunkariaren egoitzan. Lehiari dagokionez, Oriamendi torneoaren lehen finalerdia jokatuko dute gaur Goikoetxea V.a-Labakak eta Mirubia-Martiarenak (16:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu