Bertran: «Etxean irabaz diezaiokegu Bartzelonari»

2012ko otsailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
OSASUNA. Osasunak Bartzelona hartuko du larunbatean. Iruñeko taldeko jokalariek badakite oso zaila izango dela irabaztea, baina ez dute ezer baztertzen. «Badakigu ligako aurkari zailena izan daitekeela, baina ez zaigu faltako, behintzat, irabazteko ilusioa eta gogoa. Etxean irabazteko aukera dugu, eta hori baliatzeko borrokatuko gara indar guztiekin», esan zuen atzo Marc Bertranek. Bestalde, Roland Lamah eta Alvaro Cejudo atzo ez ziren entrenatu, min hartuta daudelako. Hurrengo egunetan ikusiko da larunbatean jokatzeko osatuko diren edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.