«Poliziei eraso egin dietela diote. Zerekin? Bozekin? Bizikidetzaz hitz egiten dute, baina guk urteetan egin ditugu manifestazioak lurrera paper bat ere bota gabe».
Pep Guardiola Manchester Cityko entrenatzailea
«Tristura handia!! Indarkeria justifikaezina da, are gehiago jende baketsuaren aurka erabiltzean».
Alex Mumbru Bilbo Basketeko jokalaria
«Hiritarren jarrera baketsuarekin gelditzen naiz. Eskuak goian izan dituzte Poliziaren eta Guardia Zibilaren erasoen aurrean».
Andrea Fuentes Igeriketa sinkronizatu olinpiar txap. ohia
«Gasteiztik, tristura eta ezina. Kataluniak ez du bortizkeriarik merezi pentsamendu baketsu bat erakusten zuen egun batean».
Bojan Krkic Alaveseko jokalaria
«Katalunian gaur gertatzen ari dena lotsagarria da, onartezina da herrialde demokratiko batean ezin boza ematea».
Xavi Hernandez Futbol jokalari ohia
«Gaur Katalunian herri baten duintasuna irten da garaile».
Mikel San Jose Athleticeko jokalaria
«#Demokrazia #Urr1».
Iñigo Martinez Realeko jokalaria
«Mugak igaro dira. Ez dut gustuko bere pentsamenduak modu baketsuan adierazten dituen jendea erasotua izatea».
David Lopez Espanyoleko jokalaria
«Espainiako poliziaren bortizkeria ikusten Kataluniako herri baketsuaren aurka. Bortizkeria inoiz ezin daiteke erantzuna izan».
Asleigh Moolman Txirrindularia, Emakumeen Birako irabazlea
«Negargurea. Konpontzeko modu bakarra gatazkako alde ezberdinen artean hitz egitea da».
Rafa Nadal Tenislaria
«Gizartea, ez bakarrik Kataluniakoa, hain erradikalizatua ikusteak harritu eta etsitu egin nau».
Pau Gasol Saskibaloi jokalaria
«Zentzua eta gizatasuna beste ezeren gainetik. Ezin da bortizkeriaz tratatu modu baketsuan hitz egiten duena».
Marc Gasol Saskibaloi jokalaria
«Europa batuaren ametsa arazoak konpontzeko indarraren erabileraren amaiera zen. Espainiako Gobernuak traizio egin dio».
Garri Kasparov Munduko Xake txapeldun ohia
BESTE IRITZI BATZUK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu