Irribarria-Rezusta 16-22 Olaizola-Urrutikoetxea

Beteranoak nagusi Bizkaia pilotalekuan

Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak 16-22 hartu dituzte menpean Irribarria eta Rezusta.

Olaiola II.a, Bizkaia pilotalekuan jokatutako partidan. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2019ko abenduaren 30a
17:24
Entzun

Urrutikoetxea bueltan zen lesioa osatuta, eta bost jardunalditan partida bakarra irabazita. Irabazi beharra zeukan Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak osatutako bikoteak, eta baita irabazi ere. Bikoteak pilota makal bat baliatu zuen Irribarriaren eta Rezustaren kolpe indartsuei aurre egin eta aurreko koadroetan nagusitzeko. 16-22 urdin.

Irribarria eta Rezusta ziren faborito Bizkaia pilotalekuan, baina urdinak gai izan ziren horri buelta eman eta irabazteko. Partida berdindua izan zen hasieran, baina, hamarnako berdinketaren ostean, zerbait aldatu zen: Olaizola nagusitu zen aurrealdean, banakako txapeldunari min handia eginez. Sei tanto egin zituen.

Irribarriak ez zuen ezer egiterik izan. Aramakoaren bederatzi hutsak dira horren adibide. Hor alde nagusia. Gorriek hamar huts egin zituzten denera, eta urdinek, lau besterik ez. 10-6 aurretik izan ziren Irribarria eta Rezusta, baina hortik aurrera beherakada iritsi zen. 10-14 eman zioten buelta urdinek. Gorriak berriz ere gerturatu ziren, 14-15, baina ez zen nahikoa izan. Olaizolak eta Urrutikoetxeak 22ra azkar iristeko asmoa zuten, eta 2017ko txapeldunak 16an geratu ziren.

Sailkapenaren azken postuan ziren Olaizola eta Urrutikoetxea, lau partida jarraian galdu ostean —bitan Aretxabaleta izan da atzelaria, Urrutikoetxearen lesioagatik—. Garaipenak postu bat aurrera egiteko balio izan die, eta puntu batera dituzte orain atzoko aurkariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.