Kultura

Beterriko Liburuaren saria Jokin Muñozen 'Antzararen bidea' eleberriarentzat

2008ko maiatzaren 17a
16:02
Entzun
Jokin Muñozek (Castejon, Nafarroa, 1963) irabazi du Beterriko Liburuaren saria, Antzararen bidea eleberriarekin. Irakurleek ematen dute saria, eta gaur jaso du, Andoainen (Gipuzkoa).

Joaquin Sorolla margolariaren Umeak hondartzan izeneko koadroaren iruditik abiatuta, 1936ko gerrako giroa eta egungo egoera politikoa batu ditu Muñozek liburu horretan, eta azaroaren 30ean aurkeztu zuen. Bi garai horien artean jauzi eginez, pertsonaien arteko loturak bilatuz, bortizkeria eta giza sentimenduak aztertu ditu. "Irudimena, memoriaren zerbitzuan jarri", berak dioen bezala. Liburuaren lehen irudia, horregatik, esangura handikoa da, liburuari berari izenburua ematen diolako, besteak beste: hiru lagun, Erriberako herri batean, 36ko gerra baino urte batzuk lehenago, haietako baten osabak lepoa moztu dion antzara baten dantza ero eta etsiari begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.