01.
1999ko 2. Mailako Buruz Buruko TxapelketaOlaizola 22; Irigoien 16
«Lehen, garrantzi handiagoa ematen zitzaien 2. mailako txapelei»
«Debutatu berria nintzen,19 urterekin, ezta urtebete ere profesionaletan, eta sekulako ilusioa egin zidan. Bigarren mailakoa izanagatik, poz handia izan zen. Azken urteetan bigarren mailako txapelketei buruz gutxiago hitz egiten dela iruditzen zait, lehen garrantzi handiagoa ematen zitzaiela».02.
2002ko lau t'erdikoaOlaizola II.a 22; Barriola 13
«Galanta. Pentsa, Abel buruz buruko eta lau t'erdiko txapelduna zen»
«Galanta. Lau t'erdia izan da beti gehien gustatu zaidan distantzia, eta hura galanta izan zen. Lehen mailako aurrenekoa, era berean. Abelen aurka, gainera, betiko laguna, eta garai hartan bera zen buruz buruko eta lau t'erdiko txapelduna. Txapelketa hartan, finalerdietan, Labriten partida bikaina jokatu genuela gogoratzen naiz».03.
2003ko Binakako TxapelketaKoka-Beloki 22;Olaizola II.a-Pascual 15
«Berehala ikusi zen Pascualek ezin zuela; erraz galdu genuen»
«Galdutako lehena. Berezia izan zen, asko kostatu zitzaigulako finalean sartzea, Armendarizekin jokatuz Agirre-Barriolari 22-21 Tolosan irabazi ondoren. Pascualek eskuko arazoak izan zituen, eta finala jokatzea erabaki zuen. Berehala ikusi zen ezin zuela. Nahiko erraz galdu genuen».04.
2003ko buruz burukoaRuiz 22; Olaizola II.a 7
«Ez naiz damutzenjokatu izanaz»
«Min hartu nuenekoa. Asko hitz egin zen hartaz. Zorte txarra izan zen, baina agian txapelketa hartan jokatu nituen inoizko buruz buruko partidarik onenak. Behe-behetik hasi, eta Eugiren aurka, Belokiren aurka… Belokiri 22-21 irabazi nion eta zuntz haustura izan nuen besoan, eta hiru aldiz ireki zen gero. Plasma injektatu nuen bizkorrago sendatzeko, eta haustura erabat itxita zegoela zirudien. Finalaren aurretik entrenamendu gogorra eginikoa nintzen eta finaleko lehen sakean hautsi zen berriz. Nik medikuen esku utzi nuen jokatu edo ez erabakitzea, eta ez naiz damutzen jokatu izanaz».05.
2004ko lau t'erdikoaOlaizola II.a 22; Barriola 8
«Polita, lesioaren ondorenirabazi nuelako»
«Lesio larriaren ondoren, zalantza asko izan nituen, eta kosta zitzaidan jartzea eta konfiantza hartzea. Polita izan zen, min hartu eta gero irabazi nuelako, eta berriz ere nire distantzia kutunean. 'Aimar lehengoa ez da izango' entzuten zen orduan, eta berrindartze lan haren ondoren txapela merezi nuela uste dut».06.
2005eko buruz burukoaOlaizola II.a 22; Irujo 18
«Poz handienaeman didana, bereziena»
Pozik handiena eman didana. Batetik, buruz buruko lehena zelako, eta, bestetik, finalean erraz galtzen joan nintzelako,7-15 uste dut, eta halako partida batean Irujori buelta ematea zaila da. Bereziena izan zen, eta gogoan dut hasiera txarraren ondoren tanto arraro batean hartu nuela sakea. Lesioaren ondoren kolpea berreskuratua nuela erakutsi nuen».07.
2005eko lau t'erdikoaOlaizola II.a 22; Xala 5
«Ikuslearentzat ez zen polita izan, baina…»
«Errazen irabazi dudana, ikuslearentzat ez zen partida ona izan, baina finaletan garrantzitsuena irabaztea da, beti. Xalak ez zuen bere egunik onena izan eta niri dena irten zitzaidan. Xalak txapelketa ona egin zuen, eta ni oso partida zaila izango zela sinetsita nengoen».08.
2006ko binakakoaIrujo-Eulate 22;Olaizola II.a-Zearra 11
«Erdialdetik aurrera txakalaldia izan, eta ez nuen nire maila eman»
«Bidean auto istripua izan nuen, oroitzen naiz. Oierrek eta biok txapelketa ona egin genuen, eta finalaren erdialdera arte ondo ibili ginen, baina hortik aurrera nik txakalaldia izan nuen. Ez dakit zergatik, agian istripuarengatik, zorabioa-edo izan nuen, eta handik aurrera erraz galdu genuen. Oier ondo aritu zen, ni izan nintzen bukaeran berea eman ez zuena».09.
2006ko buruz burukoaIrujo 22; Olaizola II.a 17
«Irujoren aurka buruz buru jokatzea ez da erraza»
«Ez naiz ondo oroitzen final harekin. Nik nire maila eman nuela uste dut, baina Irujoren aurka buruz buru jokatzea ez da erraza. Bere garaian Eugi eta Belokiri bezala, Irujo eta bioi askotan tokatu zaigu elkarren aurka finaletan, eta oraindik askotan elkar ikus dezagula! Seinale ona izango da».10.
2007ko buruz burukoaOlaizola II.a 22; Barriola 10
«Nik ondo jokatu nuen, eta Abel ez zen eroso ibili»
«Buruz burukoak sekulako poza ematen du, txapel bereziak dira, eta ordukoan txapelketa ona egin nuen. Baita Abelek ere, behe-behetik hasi eta partida asko irabazita iritsi zela oroitzen naiz. Nik ondo jokatu nuen final hura, eta bera ez zen batere eroso ibili. Abelenaurkako final guztiak irabazi ditut, sinatuko nuke igandekoa hala izatea, baina zaila izango da…».11.
2008ko binakakoaOlaizola II.a-Mendizabal II.a 22; Titin III.a-Laskurain 17
«Inor gutxik sinesten zuen gugan»
«Txapelketa berezia izan zen, inor gutxik sinesten zuelako gugan. Oier ordezko sartu zen, eta sekulako lana egin zuen, baita finalean ere. Oso motibatuta zegoen, eta galtzen joan ondoren, finalari buelta eman genion. Ilusio berezia egin zidan, binakako lehena zen, hiru txapelak irabaztea ez da kirol ibilbide baterako helburua, baina zerbait esan nahi du».12.
2008ko lau t'erdikoaOlaizola II.a 22; Irujo 17
«Lehen partidaren bezperan, minez nengoen»
«Txapel berezienetako bat izan zen, lokadura batengatik txapelketatik kanpo gelditzekotan egon nintzelako. Lehen partida Kokaren aurka jokatu nuen. Bi egun lehenago minez nengoen, bezperan tira… eta arriskatu nintzen. Ia eskuinez jo ezinik jokatu, eta irabazi nuen. Egun hartan Koka ni baino urduriago zegoen! Lokadurak tendinitisa ekarri zuen gero… Oso bitxia. Finalean, gero, garbi ikusi nuen tantoak landu eta Irujori eutsi behar niola. Askotan, partidak berak erakusten dizu nola jokatu».13.
2009ko binakakoaIrujo-Goñi III.a 22;Olaizola II.a-Mendizabal II.a 21
«Hala galtzeak min handiagoa ematen du»
«Betiko geldituko zait buruan grabatuta. Partida ona egin genuen, atzetik aurrera eginez, 21nakora arte, eta tantoa dominatuta geneukala, ihes egindako bategatik galdu genuen. Oier eta bioi grabatuta geldituko zaigu. Hala galtzeak min handiagoa ematen du, eta egun hartan guk ere merezi genuen txapela. Txapelketa hartan polemika handia egon zen pilotekin, aurrera bote egiten zutela eta. Alde horretatik, Irujo eta Fernando adierazpenetan ez zirela ondo egon iruditzen zait. Pentsa, finalean sake bat botiboleaz itzuli zuen Fernandok».14.
2009ko buruz burukoaIrujo 22; Olaizola II.a 12
«Erritmo itzelean jokatu zen, eta nik behera egin nuen»
«Partida erdira arte nik jokaturiko finalik onenetakoa izan zen. Biek asko jokatu genuen, baina erditik aurrera nik behera egin nuen, pixka bat nekatuta agian, eta bukaeran berak erraz irabazi zidan. Erritmo itzelean jokaturiko partida izan zen, sotamanoz, airez… Eta gero ni pixka bat lehertu nintzen. Hutsak egon ziren, baina erritmoaren eraginez izan ziren».15.
2011ko binakakoaOlaizola II.a-Begino /Xala-Beroiz