Bettiol gailendu da Giroko etaparik luzeenean

2021eko maiatzaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Azken hiru etapa erabakigarrien aurretik, Alberto Bettiolek (EF) irabazi zuen atzoko Giroko etapa. Hemezortzigarrena zen, aurtengo luzeena: 231 kilometro, Rovereto eta Stradella artean. Espero zen bezala, egun lasaia izan zen. Eguneko ihesaldia 23 txirrindularik osatu zuten, eta horien artean zen Bettiol. Atzokoan izandako patxadaren seinale, 23 minutu geroago ailegatu zen tropel nagusia. Herenegun sufritzen aritu ostean, egun lasaia izan zen Egan Bernal liderrarentzat (Ineos).

Esperotako bilakaera izan zuen etapak. Ihes egindako 23 txirrindularien artean egon zen Gorka Izagirre (Astana). Azken 40 kilometroetan hasi ziren iheslarien arteko lehenbiziko erasoak. Bettiolek berak egin zuen lehen ahalegina, baina ez zuen arrakastarik izan. Remi Cavagnak (Deceuninck) ere aukera baliatu nahi izan zuen, baina eguneko azken igoeratxoan zapuztu zen haren asmoa, Bettiolek harrapatu eta bakarrik joan baitzen helmugara, garaipena lortuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.