Bi faborito argi eta bi mendate ezagun zortzi eguneko ibilbidean

Bihartik uztailaren 30a bitarte jokatuko da Frantziako Tourra. Van Vleuten eta Vollering dira maillot horia irabazteko hautagai nagusiak

Beñat Mujika Telleria.
2023ko uztailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bihar abiatuko da emakumeen Frantziako Tourraren aro berriko bigarren aldia. Zortzi etapa izango ditu aurtengoak, eta guztira 956 kilometro egin beharko ditu tropelak. Iazko ibilbidearekin alderatuta ez dauka zer ikusirik aurtengoak, eta zailtasun berriei aurre egin beharko diete ziklistek. Pirinioetan ikusiko da zein txirrindulari dude maillot horia soineratzeko hautagaien artean. Dena ondo bidean, azken bi egunetanerabakiko da Tourra. Tourmaleten etaerlojupekoan.

Iaz jokatu zen lehen aldiz emakumeen aro berriko Frantziako Tourra, eta tropela Eliseoko Zelaietatik abiatu zen. Oraingoan, baina, Clermond-Ferrandik abiatuko da. Lehen etapa horrek ez du arrisku handiegirik izango, eta mendateren bat edo beste igoko badute ere, tropeleko txirrindulari azkarrenek aukera izango dute helmugan besoak altxatzeko. Zihurrenik bigarren egunean piztuko da sua sailkapen nagusia lehiatuko dutenen artean; etapa gorabeheratsua izango da, eta maila desberdinak dituzten sei mendateri egin beharko diete aurre. Lehen aldeak ikusteko etapa aproposa izango da. Hirugarren etapa esprintean amaitu daitekeen beste etapa bat da, eta laugarren etapan zaildu egingo zaie lana txirrindulariei. Azkeneko berrogei kilometroetan etengabe igo eta jaitsiko dituzte aldapaka. Saint-Pierren amaituko da zortzi egunetako etapa gogorrenetako bat. Bosgarren eta seigarren etapetan, aldiz, ez da faboritoen mugimendurik espero. Azken bi etapak ikusita, litekeena da bi egun horietan lasaiago aritzea.??Azken bi horiek izango dira Tourreko bigarren garailea erabakiko dutenak. Frantziako Tourraren historian betidanik tokia izan duten Aspin (12 kilometro eta %6,5eko pendiza) eta Tourmalet (17 kilometro %7,3an) igo beharko dituzte azken aurreko etapan. Azken hori izango da txirrindulariek igoko duten mendate garaiena. Bertan garaile ateratzen denak, ordea, ez du ospakizunetarako astirik izango. Hurrengo egunean izango baitu azkena: 22 kilometroko erlojupekoa.

?Faboritoen artean bi besteen gainetik ageri dira: Annemiek van Vleuten (Movistar) eta Demi Vollering (Sd Worx). Lehenengoak Tourra, Espainiako Vuelta eta italiako Giroa irabazi zituen iaz, eta herkideak Strade Bianche, Flandrian barrena, Amstel Gold Race, Fleche Wallonne eta Lieja-Bastogne-Lieja irabazi ditu aurten; baita bina etapa ere Euskal Herriko Itzulian eta Espainiako Vueltan. Bestalde, euskal txirrindulari bakarra egongo da tropelean: Ane Santesteban (Jayco).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.