Tolosako XIV orduak

Bi mila lagun inguru ari dira Tolosako 14 orduko martxa egiten

Aurten berritasun ugari sartu dituzte antolatzaileek, besteak beste, partaideek eurek eraman behar dutela janaria. Goizaldeko bostak inguruan abiatu dira parte hartzaileak. (Bideoa: Tolosaldeko Ataria) [youtube]https://youtu.be/hOUNLR3d5Cs[/youtube]

2016ko maiatzaren 29a
15:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Goizean goiz jaiki, motxila prestatu eta mendira. Horixe egin dute gaur goizaldeko bostak baino lehen bi mila lagun inguruk. Izan ere, ordutxu horretan hasten zen Tolosako 14 orduko martxa. Berazubi estadioaren kanpoaldean elkartu dira parte hartzaileak, tartean, jende ezagun ugari, besteak beste, Edurne Pasaban eta Iker Karrera kirolariak, edota Andoni Aizpuru telebista aurkezlea.

Aurten berrikuntzak ere izan dira lasterketan. Izan ere, eurreko urteetan ez bezala antolatzailek erabaki dute ez dutela janaririk banatuko anoa guneetan. "Asko dira elikadura berezia behar dutenak, eta arazorik egon ez dadin, bakoitzari berea eramateko eskatu diogu, garai batean egiten zen moduan", azaldu du antolatzaileetako batek.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.