Bi porrot mingarri jaso dituzte Gipuzkoa EHUk eta Bizkaia GDKOk

Gipuzkoarrek 67-71 galdu dute Burgosen aurka, eta bizkaitarrek 64-73 Kanaria Handiaren aurka

Erredakzioa
Donostia
2014ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Esperotako porrotak izan ziren, baina min eman zuten. Etxean galtzea beti izaten da atzerapausoa, eta, bi aurkari indartsuren aurrean amore emanda, zulo-zuloan geratu ziren atzo Gipuzkoa EHU eta Bizkaia GDKO. Bost garaipenekin daude donostiarrak, eta laurekin Galdakaokoak.

Donostiarrek 67-71 galdu zuten Burgosen aurka, eta jaitsiera ia erabat urruntzeko aukera ona galdu zuten. Oso parekatua izan zen partida (16-15, 29-34 eta 48-49), eta azken laurdenean aurretik ere jarri ziren gipuzkoarrak (55-54). Baina 67-69 zihoazela erasoan baloia galdu, eta hortxe utzi zuen erabakita partida Burgosek.

Bizkaia GDKOk are aurkari gogorragoa zeukan, Kanaria Handia hirugarren sailkatua, baina eskura eduki zuen garaipena, hamabi puntuko aldea ere izan zuelako atsedenaldian (42-30). Aldageletatik itzulita 4-20ko partziala lortu zuten kanariarrek (46-50), eta sendoago aritu ziren azken minutuetan (64-73).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.