Bidasoak ziurtatu egin du Europa ligan jokatzea

Irabazi egin dio Puente Genili (31-28), eta Anaitasunak ere emaitza ona lortu du Huescaren etxean (26-26)

Rodrigo Salinas pasea egin nahian, atzoko partidan. ARRATE MORALES / CD BIDASOA.
2021eko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bidasoa bigarren izateko bidean da Asobal ligan, hutsa falta baitzaio bi partidaren faltan. Ziurtatu duena da Europa ligan jokatzea datorren sasoian ere, honetan bezalaxe. Bi jardunaldi falta dira, eta inork harrapatzekotan, Granollersek harrapatuko luke; sei partida geratzen zaizkie kataluniarrei: horietako bat, Bartzelonaren aurka, eta beste bat, Irungoa. Denak irabazi beharko lituzke Bidasoa harrapatzeko, eta irundarrek bi puntu baino gehiago atera ez. Bigarren izanda, zuzenean sartuko litzateke multzoen fasera. Europakoa lotzeko, irabazi egin behar zuen atzo, eta horixe egin zuen: Puente Genil menderatu zuen (31-28). Golegile onena Rodrigo Salinas izan zen, zazpi gol sartuta. Anaitasunak ere emaitza ona lortu zuen, Huesca bigarren sailkatuaren etxean (26-26). Golegile onenak Aitor Garcia eta Ander Izquierdo izan ziren, bosna golekin. Hamargarren segitzen du, hiru partidaren faltan.

Bestalde, Ohorezko Mailan, jaisteko arriskurik ez duen Zuazok galdu egin zuen PorriƱoren etxean (31-28).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.