Bidorretak lehiakortasuna eskatu dio taldeari
saskibaloia Txus Bidorreta Iurbentiako entrenatzailea bihar Unicajaren aurka jokatu behar duten partidaz mintzatu zen atzo, eta helburu bakarra dutela esan zuen: «Partida guztietan lehiakorrak izan nahi dugu». Adierazpen horiek egitean, gogoan izan zituen azken partidan gertatutakoak, Manresan (Herrialde Katalanak) eskas aritu baitzen taldea. Lehia hura eta biharkoa lotu zituen: «Atzerapausoa eman genuen Manresan, eta bihar aurreranzko urratsak egin behar ditugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu