Oso ongi.
Sebastien Gonzalez. Onena eta txarrena aldi berean ez baina elkarrengandik oso hurbil egiteko gai izan da beti, baina onetik ari da hurbilago aspaldian. Xalari ongi irabazi zion atzo, eta Belokiren kontra sartuko da benetako txapelketan.
Ongi
Pablo Berasaluze. Lau t'erdia neurri aproposa da erasorako berak adinako sena duen pilotariarentzat. Zearraren kontra erakutsi zuen, eta hurrena Capellanen kontra erakustea falta da orain.
Xabier Bitoria. Arraro samarra izan da asteburua erremontean, frontoi bakarrean jokatu den lehenengoa izan delako Euskal itxi zutenetik. Larunbata eta igandea kontuan hartuta, Xabier Bitoriaren lana nabarmendu behar da Galarretan, bi egun horietan jokatutako partidak irabazi baititu, oso maila ona emanda.
Nahikoa
Iñigo Leiza. Galdu egin zuen Lemoakoak lau t'erdiko bere lehen partida, baina distantzia horretan zeresana eman dezakeela erakutsita. Armendarizen patxadak eta eskarmentuak bakarrik eragotzi zion aurrera egitea.
Eskas
Iñigo Pascual, Imanol Agirre, Oier Zearra. Badute izena eta maila erakutsi duten jokoa eta egin dituztenak baino tanto gehiago egiteko. Iñigo Pascualek 6 baino ez zizkion egin Oinatz Bengoetxeari, eta itxura kaskarra emanda. Imanol Agirre bere mailaz oso azpitik aritu zen Enrike Galarzarekin eta 5 tantobaino ez zituen lortu. Oier Zearrak Pablo Berasaluze kontrarioaren partida txukuna izan dezake aitzakia, baina ez da horrela baditu-eta dohainak 9 tanto baino gehiago egiteko.