Bilbao Urban Circuit motorrak berotzen

Gaur arratsaldean egin dira World Series txapelketako lehenengo entrenamenduak. Bilboko kaleetan egin den zirkuituak ikusmina piztu du bertakoengan, baina partehartzaileen iritzia ez da hain baikorra.

2005eko uztailaren 15a
19:37
Entzun
World Series automobilismo txapelketako lehenengo entrenamendu saioak egin dira gaur arratsaldean. Bilboko hirigunean inprobisatu duten zirkuituan lehenengo probak egin ahal izan dituzte gidariek.

Igandeko zitak ikusmina sortu du bertakoengan. Partehartzaileek, aldiz, ez dute oso iritzi onik. Profesionalen arabera, zirkuitua gorabeheraz beteta dago, eta errepidearen egoera ez da onena. 45 minutu iraun behar zuen saioa 30 minutura murriztu dute. Bi itzuli bakarrik eman ahal izan dituzte gidariek.

Froga atzerapenarekin hasi da, Bihotz Sakratuan azken orduko lanak bukatzen ari zirelako. Motorren hotsak burrunbada itzela eragin du, eta hainbat bilbotar kexu agertu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.