Bilbo Basket Joventuten aurka ariko da gaur, eta Baskonia, Teneriferen kontra
SASKIBALOIA.Kirolbet Baskoniak eta Retabet Bilbo Basketek gaur jokatuko dute ACB ligako azken faseko bigarren partida. Bilbotarrek derbiko porrota ahaztu nahi dute, Joventuti irabazita (15:30, Movistar Deportes). Gasteiztarrek, berriz, derbiko garaipenari segida eman nahi diote, Tenerife mendean hartuta (21:30, Vamos). Diop ariko den zalantza da.Bestalde, Belen Arrojo hegaleko espainiarrak beste denboraldi baterako berritu du kontratua Lointek Gernika Bizkaiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu