Hona hemen, aurrerapen gisa, Abel Barriolaren esan batzuk:
- "Binakako txapelketako finalerdietako azken partidan zaintiratua izan nuen. Medikuak esan zidan aste bat gehiago izanda finala jokatzeko moduan egon nintekeela. Atzerapena eskatu nuen eta ez zidaten eman. Gero enpresak eskumuturraren albistea filtratu zuen, nirekin kontsultatu gabe, eta garbi daukat intentzio osoarekin egin zuela, pilotazaleen iritzia nahasteko. Arantza hori barruan sartuta dago, eta espero dut etorkizunean motibaziorako balio izatea".
- "Azken urteetan lesioekin zorte txarra izan dut, baina baita ona ere, beti ondo irten naizelako; kolpeetatik altxatzeko gai naiz".