Ohorezko Mailako bi euskal taldeek liga hasiera oso ezberdina izan zuten atzo. Bizkaia GDKOk Cadi La Seuri 71-62 irabazi zion lehen jardunaldiko partidan, EHU Gipuzkoak, aldiz, 63-72 galdu zuen Kanaria Handiaren aurka, etxean. Galdakaoko Urreta kiroldegia festa izan zen, eta etxeko taldeak borobildu egin zuen. Roundtree pibota izan zen jokalari onena: 15 puntu eta 8 errebote.
EHU Gipuzkoak, aldiz, partida gogorra izan zuen, eta garesti ordaindu zuen bigarren laurden txarra: 23-26tik galtzetik 34-54ra igaro zen. Donostiakoak saiatu ziren partidan sartzen, baina ahaleginak ez zuen fruiturik jaso. Novo izan zen onena, 24 punturekin.
Bizkaia GDKOk ondo hasi du sasoia, Cadi La Seuren aurka 71-62 irabazita
EHU Gipuzkoak, aldiz, sasoi hasiera ilunagoa izan du, 63-72 galdu baitu Kanaria Handiaren aurka Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu