Xakea

Bobby Fischer xakeko munduko txapeldun ohia hil da

Gaixotasun baten ondorioz zendu da, 64 urterekin. 1972an lortu zuen munduko titulua, eta aditu askorentzat inoizko jokalaririk onena izan da.

2008ko urtarrilaren 18a
14:09
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bobby Fischer estatubatuar xakeko munduko txapeldun ohia hil da, 64 urte zituela, zehaztu ez duten gaixotasun baten ondorioz, Islandiako irrati nazionalak gaur jakinarazi duenez.

Fischerrek 1972an lortu zuen munduko titulua, Boris Spasski errusiarrari irabazita, eta, xakearen aditu askorentzat historiako jokalaririk onena izan da. 1975ean ezin izan zuen titulua defenditu Manilan, nazioarteko federazioarekin arazoak izan zituelako, eta Anatoli Karpov sobietarra bihurtu zen munduko txapeldun. 1992an berriro jokatu zuen partida bat Spasskiren kontra Jugoslavian -herri honek Balkanetako gerragatik zigorrak zituenean-, eta Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) agintariek bere kontrako kanpaina abiatu zuten.

2004an Japonian atxilotu egin zuten, AEBetaratu egin nahi zutela-eta. 2005ean Islandiako nazionalitatea hartu zuen, eta han bizi zen harrezkero.

Agazkian, Bobby Fischer, duela urte asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.