ERRUGBIA

Bosgarren postua lortzen saiatuko dira Lissar, Pla, Erbina eta Del Pan

Australiak 24-0 irabazi dio final laurdenetan Espainiako selekzioari. 26-7 galdu du Frantziak.

Barbara Pla, Kenyaren aurkako partidan. ELVIRA URQUIJO A. / EFE
jon olano
2016ko abuztuaren 8a
11:27
Entzun

Dominaren bat lortzeko borrokatik kanpo geratu dira Angela del Pan, Amaia Erbina eta Barbara Pla euskal errugbilariak, final laurdenetan Australiak 24-0 irabazi eta gero. Multzoko hirugarren gisa sailkatu ziren final laurdenetara, baina Australia gehiago izan da. 12-0eko abantaila lortu dute ozeaniarrek lehen zatian, eta beste horrenbeste egin dute bigarrenean. Partida osorik jokatu du Plak, eta bigarren zatian aldatu dute Del Pan. Ez du jokatu Erbinak.

Hala ere, ziurtatua dute diploma olinpiarra, zortzi onenen artean baitaude. Orain, bosgarren izatea izango dute helburu. Horretarako, Frantziako selekzioari irabazi beharko diote astelehen arratsaldean (18:30). Lauriane Lissar baigorriarrak ez du jokatu Frantziako selekzioaren porrotean; 26-7 galdu du Zeelanda Berriaren aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.